Albisteak

 

Elorrioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, azterketa mediku bat dohainik egiteko aukera eskainiko die federatu gabeko eta eskola kirolean ez dabiltzaten kirolariei. Ekimena azaroaren 21etik 27ra arte (biak barne) luzatuko da, kiroldegiaren kanpoaldean prestatuko den gune mugikor batean.

“Programa honen helburua da federatu gabe dauden kirolariei hainbat aholku ematea osasunaren eta kirolaren zenbait alderditan. Sumatu daitezkeen arriskuak aurreikusi eta kirol ohitura osasuntsuagoetara bideratu nahi ditugu kirolari hauek”, azaldu du Dani Palacios udaleko Kirol arloko arduradunak.

Azterketa horretan lokomozio, kardiobaskular eta arnasketa aparatuak aztertuko dira bereziki. Izen ematea Elorrioko kiroldegiko harreran egin beharko da, eta epea azaroaren 8an bukatuko da. Plazak mugatuak dira, beraz inskripzio zerrendaren arabera beteko dira. Azterketa egiteko, baimen-galdetegi bat bete beharko dute hautatutakoek.