Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik, neguko aterpetxe zerbitzua abian jarri da. Zerbitzua Errotagaina Ostatuan (DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA, K.E) eskainiko da, Durangoko Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian. Epe horretan zehar, Durangoko Merinaldearen Amonkomunazgoaren alde, eguneko 10 plazako okupazioa eta erreserba egingo da, dutxa, gaueko mokadutxoa eta gosaria eskainiz. Iaz 111 pertsonek erabili zuten zerbitzu hau.

Aterpetxe zerbitzua 2015eko azaroaren 25etik 2016ko martxoaren 25era bitartean egongo da zabalik.

Etxerik gabeko iragaitzazko bidarientzat, neguko aterpetxea gaueko harrera-zerbitzu gisa konfiguratu da eta haren helburua, etxerik ez duten pertsonei eguraldi txarrak euren osasunean sortzen duen eragina murrizten duten ostatu baldintzak eskaintzea da.

Zerbitzuaren erabiltzaile bakoitzak hilero 3 gauez erabili ahal izango du zerbitzua. Egun kopurua zabaltzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek baloratuko dute, beti ere baldin eta larrialdiko salbuespen egoerak gertatzen badira (alerta egoerak, adibidez).

Aterpetxerako sarrera Durangoko Udaltzaingoak esleituko du. Hauek bideratze orria emango diote eskatzaileari aterpetxean sartu ahal izateko. Era berean, bertan egon daitekeen denbora finkatuko da, eskatzailearen egoera pertsonalaren arabera.