Albisteak

 
Elorrioko Liburutegian ipuin-kontalarien ekimen berri bat jarriko da abian azaroaren 20, 23, 24 eta 25ean: genero-indarkeria eta berdintasuna gaiari buruz. “Bortizaranako Aluzineskak” izeneko ekimena bi adin-taldetako haurrei zuzenduta dago, lehenengoa 4 eta 6 urte bitartekoei eta bigarrena 7 urtetik gorakoei. Narratzailea Maite Franko izango da, eta 10-14 minutuko 4 bideo grabatuko ditu, bi 4 eta 6 urte bitartekoen taldearentzat eta beste bi 7 urtekoen taldearentzat. Egunero bideo berri bat estreinatuko da eta gure webgunean ikusi ahal izango dira abenduaren 2ra arte.

Zeralda bideoa (4-6 urteko umeentzat)

Flora bideoa (4-6 urteko umeentzat)

Petronila bideoa (7-10 urteko umeentzat)

Mari Zipriztin bideoa (7-10 urteko umeentzat)