Albisteak

 

BBKren babesarekin Elorriok Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria jasoko du azaroaren 25etik abenduaren 2ra, bertako kaleak aire zabaleko arte galeria bilakatuz. Erakusketak, Bilboko Arte Ederren Museoko maisu-lanetako batzuen kalitate handiko 40 erreprodukzio biltzen ditu eta Herriko Plazan ikusgai egongo da.

“BBK Artearen Ibilbidearen” helburu nagusia, museoko bilduma aretoetatik kanpo ateratzea eta herritarrak artera hurbiltzen laguntzea da. Artelan guztiak aire zabalean egongo dira ikusgai, eta horietako 24k QR kodea izango dute. Kode horri esker, elorriarrek doan deskargatu ahal izango dituzte telefono mugikorrean laginei buruzko iruzkinak dituzten audio-artxiboak, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Horrez gain, umeek 5 eta 10 urte bitartekoei zuzendutako sei kontakizunez gozatu ahal izango dute.

Bisita gidatuak

Artearen Ibilbidea erakusketak bisita gidatuak izango ditu egunero pinakotekako hezitzaileen eskutik, eta eurak arduratuko dira jendea bideratzeaz eta euren galderei erantzuteaz. Azaroaren 25ean bisitak goizez izango dira eta gainontzeko egunetan arratsaldez. Bisitak egin ahal izateko, aldez aurretik eman beharko da izena Iturri Kultur Etxeko 94 03 20 32 telefonora deituz.

Halaber, eta gaur egungo egoera ikusita, jarduera Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun neurri guztiak betez gauzatuko da, eta talde bakoitzean, gaztelaniazkoetan eta euskarazkoetan, gehienez 5 pertsona elkartuko dira.

Horrela, proiektu honen bitartez, artea kalera irtengo da, eta artearen historiako hainbat garai eta eskolatako maisuen lanak ikusteko aukera emango zaie herritarrei: el Greco, Francisco de Goya, Paul Gauguin, Joaquín Sorolla, Dario de Regoyos, Ignacio Zuloaga, Francis Bacon edo Agustín Ibarrola, besteak beste.

Hauek dira Artearen Ibilbidea erakusketak izango dituen bisita gidatuak. Bista bakoitzeanbost lagunentzako lekuarekin.

Azaroak 25:

  • 15:00etan Euskaraz.
  • 16:00etan Gaztelaniaz.
  • 17:00etan Euskaraz.

Azaroak 26, 27, 28, 29, 30 eta Abenduak 1:

  • 10:00etan Euskaraz.
  • 11:00etan Gaztelaniaz.
  • 12:00etan Euskaraz.