Albisteak

 

Gero eta gutxiago falta da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioari ongi etorria emateko eta, horregatik, Elorrioko Udalak herritar guztiak animatu gura ditu Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera, norbera ondoen identifikatuta sentitzen den rola hartuta: AhoBizi edo BelarriPrest. Biak dira garrantzitsuak eta euskararen alde batu egiten dute. Kontua euskaraz berba egitea da, ahal den guztietan, eta jarrera aktiboa izatea.

Aurten, gainera, erakundeek leku garrantzitsua beteko dute, eta, ekimena sustatzeaz gain, partaidetza aktiboa izango dute, ARIGUNEAK (euskaraz lasai asko berba egiteko guneak) sortuz. Horrela, Elorriok, beste behin, euskararekin duen konpromisoa erakutsi du, eta 45 erakunderen partaidetza izango du, esteka honetan agertzen diren erakundeena, hain zuzen ere: https://www.google.com/maps/d/u/0/viewer?mid=1IMockIEVG4VJBivJp6RA6FFhpRay-1q7&shorturl=1&ll=43.13336755646121%2C-2.551390699999998&z=15.

Udaletik gogorarazi dute izena emateko epeak irekita jarraitzen duela. Hori dela eta, oraindik izena eman ez duten elorrixarrek Euskaraldiaren webgunearen bitartez egin ahal izango dute: https://euskaraldia.eus/es/ EUSKERAK BATU EGITEN GAITU: EUSKERA GEHIAGO, GEHIAGOTAN ETA GEHIAGOREKIN. Elorrioko Udala Euskaraldiarekin.