Albisteak

 

Inkesta hau Elorrioko zaintza-eredua ezagutzeko egiten ari garen partaidetza-diagnostikoaren atala da. Informazio gehiago hemen.

Ugalketa- eta zaintza-lanek ikusezin izaten jarraitzen dutela eta horrek bizitzari eusteko beharrezkoak diren lan horietaz arduratzen diren pertsonentzat ondorio larriak ezkutatzen dituela abiapuntutzat hartuta, agerian geratzen da aztertu eta horretan sakondu behar dela, etxeko eta zaintzako lanak nork egiten dituen, non egiten den eta zer baldintzatan egiten den galdetuz, batez ere.

Elorrion bizi bazara edo bertan lan egiten baduzu mendetasuna duten pertsonak (haurrak, adinekoak, desgaitasuna dutenak…) zaintzeari lotutako lanak egiten, bai lan-esparruan ordaindutakoa, bai familia-eremuan ordaindu gabea, emakumeak zein gizonak, galdetegi hau betetzera gonbidatzen zaitugu.

Galdetegia betetzeko epea gaur irekiko da, urriaren 26an, eta 2020ko azaroaren 9an amaituko da.

Betetzeko aurreikusitako denbora: 15 minutu edo gehiago.

Galdetegia telematikoki betetzeko zailtasunak badituzu, bidali Whatsapp bat 612 231 216 zenbakira "Elorrio galdetegia" idatziz eta 36 orduko epean zurekin harremanetan jarriko gara.

INKESTA ONLINE: https://forms.gle/NkYMR47NdKKifhFG6