Albisteak

 
Elorriko Udalak, ikuspegi feministatik egingo den San Bizente-Zabaleta eremuko HAPOaren aldaketa puntualari buruzko tailer partaidea egingo du bihar, urriaren 8an. Saioa Osokoen Aretoan egingo da, eta udalerriko emakume talde batek hartuko du parte.

Saioaren helburua San Bizente-Zabaleta eremuan eta bere antolakuntzan genero ikuspegia sartzea izango da. Eta, horrela, hirigintza ikuspegi feministak egitea, eta ikuspegi hori, hirigintza inklusiboarena, zainketetara eta gizarte jasangarritasunera zuzendutako hirigintzarena, erabakigarria izatea, bilatzen da.

Egungo egoera ikusita, parte hartu ahal izango duten emakumeen taldea mugatua da eta taldea ia osorik dago. Hala ere, oraindik leku batzuk geratzen dira; beraz, parte hartu ahal izateko, haz@elorrio.eus helbidera mezu bat bidali behar da.