Albisteak

 

Abian da umeentzako irakurketa lehiaketaren 26. edizioa. Elorrioko Udalak gazteen artean kultura bultzatzeko apustua egin du, eta beste urte batez 18 urtetik beherako elorriarrei zuzendutako umeentzako irakurketa lehiaketa jarri du martxan.

Udalak 18 urtetik beherako interesatu guztiak gonbidatu gura ditu, gaur, 2020ko urriaren 7an, hasi eta abenduaren 3an amaituko den lehiaketan parte hartzera.

Irakurketa lehiaketaren 26. edizioan parte hartuko duten Elorrioko gazteek gutxienez bi liburu irakurri beharko dituzte, pertsonaren adin tarteari dagozkion eta Liburutegiko katalogoan dauden bi liburu, hain zuzen ere. Liburuaren gaia norberak aukeratu ahal izango du.

Amaitzeko, liburuak irakurri ostean, partaide bakoitzak fitxa bana bete beharko du. Lehenengo fitxa azaroaren 19a baino lehen entregatu beharko da.

Oinarriak (PDF 6,8MB)