Albisteak

 

Elorrioko Udalak, irakaskuntza arloan elorrion erroldatuta dauden familiei laguntzeko partida ekonomikoa onartu du. Oraingoan, hasten ari den 2020/2021 ikasturterako eskolako materiala erosteko laguntzek 5.000€-ko aurrekontua izango dute. Zentzu honetan, eskola-materiala erosteko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea irailaren 24an zabalduko da eta urriaren 23an bukatuko da.

Onetsitako arauak aurreikusten duenez, eskolako materiala erosteko pertsona bakoitzak jaso ahal izango duen gehieneko kopurua 150€-koa izango da, eta diru-laguntza ezin izango da eskolako material hori erosteak duen kostu zuzena baino handiagoa izan.

Horrela, 2020ko ekainaren 1etik urriaren 30era bitartean eskolako material hau erosteko gastuak lagunduko dira:

  • Testuliburuak.
  • Mahai gaineko materiala eta suntsikorrak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, sakapuntak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, garraiatzaileak, rotring-ak, koadernoak, folioak eta kontsumigarri informatikoak.
  • Material ez suntsikorra: sailkatzaileak, artxibagailuak, kutxatilak, kalkulagailuak, konpasak, eskolarako motxilak, bereizgailuak, hiztegiak.
  • Ekipo informatikoak: ordenagailu eramangarriak edo mahai gainekoak izan daitezke.
  • Eta, orokorrean, ikastetxeak beren-beregi eskatutako edozein material.
Informazio gehiago Dirulaguntzen atalean.