Albisteak

 

Ferixa Nausikoak maite ditugun arren aurten ezin izango ditugu ospatu. COVID19a dela eta osasun larrialdian baikaude eta horrek arduraz jokatzea eskatzen digu. Arduraz gure ingurua eta gure ingurukoak babestu eta zaindu behar ditugulako.

Horregatik Elorrioko Udaleko talde politikook , adierazpen honen bidez herritarroi honako hau eskatu nahi dizuegu:

  1. Elorrixarrok jakin badakigu zelan hedatzen den birusa, beraz ez diezaiogun ateak zabaldu. Ez dezagun jairik antolatu, jende pilaketak ekiditu; babestu gaitezen, merezi dugu eta!
  2. Inguruko herrietan bizi zaretenoi, ez etorri gure herrira jaia egitera.
  3. Herri arduratsua eta solidarioa gara, oraingoan ere izan gaitezen eredugarri. Elorrioko Udaleko ordezkariok konfiantza osoa daukagu elorrixarrengan, eta orain arte bezala, beste behin ere elkar zainduko dugula eta arduraz jokatuko dugula espero dugu.

Konponbideren zati bat gure esku dago, egin dezagun beraz gure esku dagoena. Ez diezaiogun birusari gure herrian sakabanatzen utzi, ezin gara itzuli gabeko puntu batera iritsi. Gure ekintzek ondorio larriak izan ditzakete maite ditugun pertsonengan eta aparteko herritarrengan. Izan gaitezen zentzudunak.

Datorren urtean jaiak ospatuko baditugu, beharrezkoa da orain erantzukizunez eta arduraz jokatzea.

Aurten, osasuna tokatzen da!