Albisteak

 

Durangaldeko Gaztedi Planaren barruan, Aisialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dute doan Amankomunazgoko herrietako 18 urtetik gorakoentzat, eta ikastaroa gaindituz gero, Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa – Profesionaltasun ziurtagiria eskuratuko da.
 
Izena emateko epea 2020ko irailaren 7tik 30era egongo da zabalik Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan, Behargintzako egoitzan. Plaza kopuru mugatua dago.

Izena emateko baldintzak:

  • Amankomunazgoko herrietakoren batekoa izatea.
  • 18 urte beteta edukitzea edo 2020an betetzea.
  • DBHko graduatu titulua izatea edo bigarren mailako profesionaltasun ziurtagirietan izena emateko Lanbidek ezartzen dituen baldintzetakoren bat betetzea.


Saioak 

Saioak Durangoko Ibaizabal Ikastolan emango dira, urritik martxora, guztira, 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko, honako ordutegi honetan:


Ordutegia

  • Ostiraletan eta larunbatetan 5 ordu (15:30– 20:30/09:00– 14:00)
  • Abenduak 12, 19, 22, 23, 29 eta 30: 7,5ordu (09:00– 14:00 eta 15:30 – 18:00)

Kartela

Matrikulazio orria