Albisteak

 

Instalazioak zabaltzeko prozesuak behin eta berriz aldatzen ari dira konfinamendua arintzeko aldian. Instalazioak, edozein direla, ezin izango dira ez lehengo moduan ez lehengo maiztasunarekin erabili, eta horren aurrean, instalazioak erabiltzeko plan bat pentsatu behar izan du Udalak.

Udaleko alderdi guztiek adostu dute instalazioak zabaltzeko plan bat udara begira; eta lehenetsi egin dute igerileku guztiak olgetarako erabiltzea.

Kiroldegiko igerilekua "udako" igerileku gisa erabiltzeko, kiroldegiaren barruan dagoen landa solarium gisa erabiltzeko prestatuko da.

Elizaldeko nahiz kiroldegiko igerilekuak ekainaren 22an zabalduko dira.

Igerilekuak erabiltzeko, ezinbestekoa izango da Elizaldeko igerilekuetarako abonua edukitzea edo eguneko sarrera ordaintzea.

Izena emateko epea eta aurretiazko hitzordua

Ekainaren 12tik aurrera zabalik egongo da igerilekuetara abonua egiteko epea. Bestalde, igerilekuetara joateko aldez aurretik lotu behar da hitzordua, online plataformaren bidez edo 94 682 10 27 telefono zenbakira deituta.

Jende kopuru mugatua

Hasteko, Elizaldeko igerilekuetan gehienez 450 lagun sartuko dira, eta kiroldegikoan, gehienez 100 lagun.

Kiroldegia itxita

Kiroldegia itxita mantenduko da nahiz eta igerilekua zabaldu. Hortaz, kiroldegiko abonua duten pertsonek ezin izango dituzte bertako instalazioak erabili, igerilekua izan ezik eta Elizaldeko abonuarekin.

Kiroldegiko igerilekua erabiltzeko erabakia hartzeko arrazoiak aldatzen badira, berriro itzuliko zaio kirol-izaera.

Igerilekuaren funtzionamendua (PDF 422KB)

Izen-emate orria (PDF 609KB)

Prezio publikoak (PDF 223KB)

Aurretiko hitzordua (PDF 963KB)