Albisteak

 

Aurtengo Maiatzaren 17a, Lesbofobiaren, Gayfobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, oso une berezian ospatzea dagokigu, mundu mailako pandemia baten erdian.

COVID-19-k beste behar batzuetara begira jarri gaituela dirudien arren, Elorrioko Udalean ez dugu ahaztu gure gizartean oraindik ere jarrera guztiz homofoboak eta transfoboak daudela. Hori dela eta, Maiatzaren 17a dugu portaera horiek
salatzeko eguna eta bakoitzak nahi duen generoidentitatea eta sexu-orientazioa sentitzeko eta adierazteko eskubidea aldarrikatzeko eguna.

Gogora ekarri nahi dugu Osasunaren Mundu Erakundeak 1990ean kendu zuela homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik, baina gizartean oso zabalduta dagoela gizonen eta emakumeen arteko binomio honetatik kanpo geratzen den beste edozein identitate eta heterosexualitateri erantzuten ez dion beste sexu orientazio mota diskriminatzea.

Mugimendu feministari eta generoberdintasunaren alde borrokatzen duten erakundeei esker jakin dugu transfobia eta homofobia gure jendartearen egiturazko indarkeria matxistaren parte direla. Gizarte orori eragiten diona, zuzenean edo zeharka. Elorrioko Udalak behin eta berriz adierazi du genero-identitateagatik edo sexu-orientazioagatik askatasuna murrizten duen edozein jokabidea errefusatzen duela. Gogorarazi nahi dugu, konfinamendu eta isolamendu sozialeko egoera
honetan, udal-baliabideak eta –zerbitzuak, bereziki oraingo honetan, pertsona horien eskura daudela; lanean jarraituko dugula genero- eta sexu-aniztasuna gure egunerokotasunaren parte izan dadin. Gainera, eta egun hau aprobetxatu
nahi dugu arau matxisten ezarpena hausten duten pertsona guztiei gure babesa eta sinpatia adierazteko.

Eta, nola ez, birus berri honek hiltzen duen bakarra portaera homofoboak eta transfoboak izan dadin.