Albisteak

 

GAIA: konfinatuta gauden bitartean etxean bizi ditugun uneak edo etxeko balkoitik edo leihotik ikusi duguna.

Aurkezpena

Elorrioko Udalak, urtero bezala, datorren urteko egutegia euskaraz eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia osatzeko, Udalak, argazki –edo ordenagailuz egindako edozein argazki-konposizio–- lehiaketa antolatu du, bai azalerako irudia bai hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.

Etxean gaude, eta etxean egon behar dugu. Gure etxeak familia gune, jolasleku, lantoki, ikasteko leku, ... eta sorkuntzarako eta arterako espazio ere bihurtu dira; balkoiak eta leihoak adierazteko aukera berriak eskaintzen dizkigute konfinamendu egun hauetan.

Guztiarekin, sortzeko, adierazteko eta partekatzeko beste aukera bat eskaini nahi die Udalak herritarrei, kasu honetan, argazki formatuaren bidez. 2021eko egutegian gure etxeetan eta etxeetatik lortzen ditugun irudiak islatuta geratuko dira: bizipenak, irudiak, uneak, paisaiak...

Baldintza orokorrak

Elorrion bizi den 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du.

Ezinbestekoa da argazkiak norberaren etxean edo balkoi eta leihotik ateratakoak izatea: bertan bizitako uneak, bertatik ikusten den paisaia, giza-paisaia, irudiak…

Lanak: gehienez 2 lan egile bakoitzeko.

  • Irudiak JPG formatuan eman behar dira, eta honako ezaugarri hauekin:
  • Erresoluzioa: 300ppp
  • Kolore eredua: CMYK
  • Pisua: 6Mb baino gutxiago.
  • Kontuan izan egutegiaren argazkien neurriak honako hauek direla: 346 mm zabalera / 253,5 mm altuera

Lanak bidaltzeko azken eguna: maiatzaren 31.

Izena ematea eta bidalketa

Argazkien bidalketa nahiz izena ematea modu digitalean egingo dira, honako helbide honetan: elorrio@elorrio.eus.

Mezu elektronikoaren gaia: 2021 egutegia izango da.

Mezu elektronikoan honako datu hauek bidali behar dira: NAN, telefono zenbakia, eta argazkien izenburuak.

Argazkiak atxikita bidaliko dira eta artxibo bakoitzak dagokion izenburua eduki behar du.

Pertsona bakoitzak bidalketa bakarra egin ahal izango du.

Epaimahaia

  • Kultura eta Euskara zinegotziak
  • Gaian adituak edo gaiarekin lotura duten bi pertsona.
  • Euskarako teknikaria idazkari lanetan.
  • Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da.

Argazkiak erabiltzeko eskubidea Elorrioko Udalak argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoan erabiltzeko eskubidea izango du. Egileak ezin izango du, eskubide horiek uztearen truke, lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.

Sariak eta sarien banaketa

Jasotako argazkietatik hamahiru aukeratuko dira: 12, Elorrioko Udalak 2021. urtean argitaratuko duen egutegiko hilabete bakoitzerako erabiltzeko, eta hamahirugarrena azalerako.

Hamahiru argazki horiek 60 €-na euroko txartela jasoko dute Elorrioko saltegietan erabiltzeko. Adingabeen kasuan, txartelen balioa gurasoei edo tutoreei emango zaie.

Oharrak

Parte hartzeak baldintza hauek denak onartzea dakar.

Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein auzi edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon eran.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan Euskara arloarekin buriarte@elorrio.eus e-posta helbidean.