Albisteak

 

Kiroldegiko urteko abonuen zati proportzionala itzuliko die Udalak erabiltzaileei. Itzulketa-tramitea instalazioak berriro zabaldu ostean hasiko da, eta, aldaketarik ezean, iazko sektoreko-greban erabili zen prozedura berari jarraituko zaio; hau da, abonuaren ordainketa helbideratuta duten erabiltzaileek instalazioa itxita egon den egun kopuruari dagokion zati proportzionala jasoko dute.

Abonuaren ordainketa helbideraturik ez dutenek, berriz, diru-itzulketa eskatu eta kontu zenbaki bat eman beharko dute.

Egoera oso aldakorra denez eta data zehatzik ematerik ez dagoenez, Udalari dagozkion zerbitzuen inguruko unean uneko informazioa ematen jarraituko du Udalak.