Albisteak

 

COVID-19ak gizartean duen eragina kontuan hartuz OMEk agintari publikoei, erakunde bakoitzak bere eskumenen esparruaren barruan, herritarrei zuzendutako aparteko neurriak hartzea eskatzen diela eta, Elorrioko Udaleko alkateak, elorriarrei begira ebazpena emateko premia ikusi du Udal honek hartu behar dituen neurrien norainokoa ezartzeko zerga eta bilketa prozedurekin lotuta. Hori dela eta, Elorrioko Udalak epeak luzatu ditu hainbat alorretan; hala nola: berraztertzeko errekurtsoak tartekatzeko epe guztiak eten eta errekerimenduak eta alegazioak aurkezteko epea apirilaren 30era arte luzatu du.

Bestalde, jakinarazpen berririk ez da egingo 2020ko ekainaren 15era arte, herritarrak berak ordainketa egitea eskatzen duenean izan ezik.

Gainera, egindako eta jakinarazitako likidazio guztien borondatezko aldia ere 2020ko ekainaren 15era arte luzatu du.

Eta azkenik, ordainketak egiteko borondatezko epea ere 2020ko ekainaren 15era arte luzatu du, eta helbideratutako ordainagiriak 2020ko ekainaren 5ean kobratuko ditu.