Albisteak

 

Egungo egoera dela eta, eta Covid-19ari aurre egiteko, garbiketa-neurriak zorroztu ditu Elorrioko Udalak. Hortaz, eguneroko garbiketa-lanekin jarraitzen dute Elorrioko Udaleko brigadako langileek, segurtasun neurriak zorroztu dituzte eta garbiketa sakonagoari ekingo diote gaurtik aurrera.

Eguneroko garbiketa-lanez gain, zarama-guneak eta bertako edukiontziak desinfektatuko dituzte gaurtik aurrera, eta, horrez gain, jende gehiago dabilen inguruak, hala nola anbulatorio-inguruak, autobus geltokiak eta zabalik dauden saltegien inguruak ere desinfektatzeari ekingo diote.

Langileen eta merkatarien inplikazioa

Udaleko arduradunek, bestalde, bertako langile guztiak eta, bereziki, garbiketaeta obra-brigadetan dihardutenak, egoera honetara egokitzeko egiten ari diren ahalegina eskertu nahi dute.

Aipatzekoa da, gainera, egoera gogorra bizi duten arren, herriko merkatariak erakusten ari diren elkartasuna, haien produktuak eta baliabideak udalaren esku jarriz.