Albisteak

 

Konfinamendu egun hauetan, Elorrioko Udalak gogorarazi nahi dizu etxean indarkeria matxistako egoera bizi baduzu edo indarkeria hori bizitzen ari den norbait ezagutzen baduzu eta laguntza edota aholkularitza behar baduzu, Udaltzaingoaren telefonora dei dezakezula: 946 82 02 18 / 657 79 23 83 (07:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 08:00etatik 20.00etara).

Edo eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabilgarri dauden honako telefono zenbaki hauetara

  • 016 telefonoa
  • Eusko Jaurlaritzak prestatutako telefonoa: 900 84 01 11
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren telefonoa: 944 02 50 50 (genero-indarkeria, familia barruko indarkeria, nagusien edo adingabekoen babesgabetasun kasuetarako)
  • Zeuk Esan zerbitzua 116 111 (haur eta nerabeei laguntzeko)

Larrialdi kasuetarako, 112 aplikazioa dago. Entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria da, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraz dezake.