Albisteak

 

Herritarrentzako aurrez aurreko arreta-zerbitzua eten egin da, eta aurrerantzean, eta egoera aldatzen ez den bitartean, honako bide hauek erabili ahal izango dira udalarekin harremanetan jartzeko:

HAZ :

Telefono zenbakia: 94 6582712 / haz@elorrio.eus

Bestalde, sektore publikoko gainerako erakundeetan bezala, Elorrioko Udalak eten egin ditu bertako prozedurak eta tramiteak izapidetzeko epeak alderdi guztietan.

Eten horrek iraungo du alarma egoera ezartzeko eman zen errege-dekretuak indarra galtzen duen arte, eta ordutik aurrera hasiko da berriro ere zenbatzen (463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarmaegoera deklaratzen duena).