Albisteak

 

OSAKIDETZAk emandako gomendioei jarraituz eta KORONABIRUS –COVID-19- prebentzio gisa eta gaixotasunaren zabalpena ahalik eta txikiena izan dadin, hurrengo neurriak hartu direla jakinarazten dizugu:

  1. Hezkuntza Sailaren aginduz Elorrioko ikastetxe guztiak itxita egongo dira gaurtik hasita 15 egunetan.
  2. Jubilatuen etxea, Musika eskola, Kiroldegia, Arriola, Kirol etxea, Iturri, Boulder eta Ametsola udal eraikinak itxita egongo dira.
  3. Aipatutako eraikinetan antolatutako jarduerak bertan behera geratzen dira.

Honez gain, hurrengo gomendioak jarraitu behar dira:

  1. Eskuak maiztasunez garbitu.
  2. Sukarra edo arnas zailtasun sintomak izanez gero, ez joan anbulatoriora. Etxean geratu eta deitu 900 20 30 50 zenbakira.

Edozeren gainetik, adinekoen, gaixo daudenen, haurren, zein herritar ororen osasuna lehenestea dagokigulako, jende pilaketak ekiditea eskatzen dizuegu, bestela aurretik aipatuta prebentzio neurriak ez dira nahikoak izango.