Albisteak

 

Elorrioko Udalak jakin berri du Metal Smelting, S.L. enpresako lan-kontratu mugagabedun lau langile kaleratu dituela. Arrazoi ekonomikoak erabili ditu enpresak kaleratzeak arrazoitzeko, eta kalte-ordaina eman die horregatik. Aldi berean, ordea, ALEetako langileak kontratatu dituzte, kontrataturiko jende kopuruari jarraitutasuna emanez horrela.

Hori dela eta, Elorrioko udal-gobernua osatzen dugun alderdiek (EHBildu eta HERRIAREN ESKUBIDEA-ELKARREKIN PODEMOS) honako hau azaldu nahi dugu:

  • Elorrioko Udalak langileen ordezkariekin eta enpresaren ordezkariekin harremanetan jarraituko du lehen eskuko informazioa edukitzeko.
  • Informazio guztiak esku artean dugunean, horren arabera jardungo du enpresa guztiek kalitateko enplegu-politikak gauza ditzaten bultzatzeko eta laneko prekaritatea eta aldi baterako kontratuak desagerrarazteko.
  • Beste alde batetik, elkartasun osoa agertu nahi die bai langileei bai antzeko egoerak bizi dituztenei.