Albisteak

 

Elorrioko Iturri Kultur Etxean Emakumeak hitza eta bizitza erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai 2020ko martxoaren 4tik apirilaren 29ra arte.

1922an sortu zen Gerra Zibilaren aurretik Hego Euskal Herrian izango zen emakumeen erakunderik indartsuena: Emakume Abertzale Batza (EAB).

Bere unerik garrantzitsuena eta garapenik handiena II. Errepublika garaian ezagutu zuen eta erakunde honi esker, mendeetan gizartean emakumeak egindako lorpenik nagusienak, hauteskundeetan parte hartzea, lan mundura heltzea- euskal abertzaletasunaren ikuspuntutik egin ziren. Ekintza anitzen adierazgarri eta erakunde arrakastatsu baten adierazle, tamalez 1936ko altxamenduak bere lana moztu zuen.

Erakusketa hau Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPV eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Araka Ikertaldea eta Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan. IBILTARIAK Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa ibiltarien programaren barruan dago eta Elorrioko Udalarekiko lankidetzaren bitartez erakusten da Elorrion.

 Kartela (PDF 1,71MB)
 Diptikoa (PDF 1,32MB)