Albisteak

 

16 urtetik gorako guztientzako aproposa.

Helburuak:

  • Norbanakoaren ongizatearen autogestiorako baliabideak eta ezagutzak helaraztea. Gure errealitatearen erantzule garela eta alda dezakegula jabetzea.
  • Estres maila jaistea, loa eta atsedena hobetzea eta kontzentrazioa lantzea.
  • Ordubeteko 8 saio (azalpena + ariketa + meditazioa) otsail eta martxoan astearteetan 18:00etan Iturri Kultur Etxean. Euskaraz edo gaztelaniaz, ikasleen arabera.

Izena emateko: iturri@elorrio.eus-era bidali formulario (PDF 47KB) hau.

Informazio gehiago: 946 032 032

15€. Kobratzea ikastaroa hasi ostean egingo du Udalak inprimakian adierazitako kontu-zenbakian.

Dinamizatzailea: Gorka Bilbao Anduiza, Hatha Yogako irakaslea, hainbat meditazio eta erlaxazio teknikatan trebatua (mindfulness, hoponopono, vipasana, anapana eta irudikatze gidatuak) eta pilates eta luzaketetan aditua.

Kartela (PDF, 192KB)