Albisteak

 

Eman ez diren zerbitzuen dirua itzuliko du Udalak. Itzulketa bi modutan egingo da: ordainketa bankuko kontu batean helbideratuta duten abonatu edo erabiltzaileen kasuan, itzulketa zuzenean egingo zaie, inolako eskaerarik egin behar izan gabe.

Ordainketa helbideratuta EZ duten erabiltzaile edo abonatuen kasuan, dirua itzultzeko eskaera egin beharko dute, eta, bertan, dirua itzultzea nahi duten kontuaren zenbakia adierazi beharko dute. Izapide hori kiroldegian egin behar da, eta ohiko funtzionamendura itzultzean gauzatu ahal izango da, eskaera-orria kiroldegian jaso eta kiroldegian utzi behar baita.

Hilabete batean egindako zerbitzu-hutsen itzulketa hurrengo hilabetearen hasieran egingo da.

Eskaera-orria (PDF 220KB)