Albisteak

 

Hile honetan hasi dira herrigune historikoko hainbat erarikinetan termiten izurritearekin bukatzeko lanak; besteak beste, termitak hauteman dituzten eraikinetan jakia jarri dute termita-koloniak kontrolatu eta deuseztatzeko.

Herrigune historikoan termitena aspalditik datorren arazoa izanik ere, zenbait eraikinetan egitura-arazoak eragin zituztela eta, azterketa sakonagoa egin eta esku-hartze orokorra egitea erabiki zuen udalak orain dela bi urte. Lehenik eta behin, gune osoaren diagnostikoa egin zuen Tecnalia enpresak, eraikinetan termitarik ba ote zegoen, egituaren egoeraren Berri jaso eta kalterik eragin ote zen zehazteko. Herrigune historikoko etxebizitza guztiak aztertu eta bakoitzaren fitxa bat jaso zuten.

Diagnostikoaren emaitzak ikusita, izurritearekin erabat amaitzeko esparru osoan eragin behar zela erabaki zuen Udalak, eta lan horiek esleitzeko bidea ireki zuen iaz. Lan uztailean esleitu zitzaion "Sistemas para la higiene y control de plagas, S.L." enpresari 82.013,80 euroren truke, eta hasi berriak dira bost urte iraungo duen tratamendua aplikatzen.

Tratamenduaren kostuaren %30 Udalak hartuko du bere gain, eta gainerako %70 herrigune historikoko biztanleek ordainduko dute tasen bidez 5 urtean. Tratamendua egina duten eraikinen eta hormigoizko egitura duten eraikinen kasuan hobari bat aplikatuko da.

Prozesu honen guztiaren berri emateko hainbat bilera egin ditu Udalak, herriguneko herritarreki une oro egoeraren berri izan dezaten.

Argibide gehiago