Albisteak

 

Ferixa Nausikoak dibertsio kolektiboaren urteko unerik esanguratsuenak dira. Jaiegunak ahalik eta alaitsuen bizitzeko, ilusioz prestatzen gara. Baina jakin badakigu, askotan, egun hauetan zehar emakume asko —emakume izateagatik— bigarren maila batera edo beste batzuen zaintza lanetara baztertuak garela.

Horregatik, aurten Elorrioko emakumeok aparteko protagonismoa izango dugu. Plaza eta kaleak hartuko ditugu pozez eta umorez; kontzertuen, koadrilen eta ikuskizunen erdigunea gurea izango da. Gure adiskideei, lagunei eta familiako kideei gogoraraziko diegu zein garrantzitsua den etxean zein jai-antolaketan lanak eta erantzukizunak banatzea. Emakumeok zein gizonok jaiez gozatzeko eskubidea berberak ditugula jabetuta parte hartu eta edozelako ekitaldietan, espaziotan eta harremanetan ondo tratatuak izatea exijituko  dugu. Ez dugu onartuko gutariko inor erasotua izatea. Ez dugu umiliazio txikiena ere justifikatzeko inolako aitzakiarik onartuko. Bisitatzen gaituzten neska eta emakume guztiak errespetuz tratatzea eskatuko dugu. Gutako bakoitzak aukeratzen dugun horrekin barre, dantza, abestu eta gozamenaz eztanda egingo dugu. Gure jarrerak ere gainbegiratuko ditugu guk geuk portaera eta harreman sexistak ez errepikatzeko.

Ez gaude bakarrik, asko gara, eta txupinazotik pertsianak itxi arte, geu gara protagonistak!


Parekidetasunean jaiak bizitzeko:

  • Txupinazoa eta Pregoia, Elorrioko emakume mugimenduaren eskutik. Abuztuak 31, 20:00
  • Musika ez sexista abestu eta dantzatu!: Spotifyn Beldur Barik BBdj playlist-a, 2019ko abestiekin eguneratuta.
  • "Gauak, kaleak eta jaiak gureak dira” kartela. Deskargatu!

Jaietan ekin autodefentsa feministari!:

Tailerrak * Abuztuak 27 * 10:00-14:00

  • “Autodefentsa feminista jaietan”: 15-26 (+/-) urteetako neskentzat. Ametsolan
  • “Mutilok, zelan bizi jai parekideak?”: 15-26 (+/-) urteetako mutilentzat. Arriolan

Izena emateko: Udaletxean edo Gaztetxean abuztuaren23ra arte. Doan. Euskaraz

Eraso sexisten kontrako jarrera aktiboa bultzateko:

  • Pultserak:  “Ezetza, ezetza da! Eraso sexistarik ez!”. Udaletxean eskatu

Erasoei aurre egiteko: