Albisteak

 

San Agustin auzoan duela hilabete batzuk irekitako txakurguneaz gain, Goietako auzoko landa batean txakurrak aske ibiltzeko beste gune bat ireki berri du Elorrioko Udalak egunotan. Horiez gain, Nizeto Urkizuko aparkalekuaren atzealdean dagoen belartzan ere txakurrentzako beste gune bat atonduko du oso epe laburrean.

Modu horretara, txakurren jabeek hiru gune izango dituzte herrigunean txakurrekin jolasean aritzeko. Izan ere, Goieta auzoan ireki berri duten gunean hainbat elementu jarri dira helburu horrekin, kulunka bat, zig-zag egiteko zutoinak edota hodi bat.