Albisteak

 

Eguraldi onaren helduerarekin, Elorrioko Udalak herrigunerako eta auzoetarako aurreikusita zituen asfaltaje lanak hasiko ditu hurrengo astean. Lehen fasea astelehenean bertan hasiko da Nizeto Urkizuko aparkalekuan, izan ere, asfaltatzeaz gain, autoentzako plazak margotuko dira. Horren ondoren, herriguneko zebrabide ezberdinetan pibote eta ispilu ezberdinak jarriko dira oinezkoen segurtasuna handitzeko asmoz.

Behin lehen fasea bukatuta, langileak auzogune ezberdinetara abiatuko dira bertako hainbat errepide hobetzeko. Besteak beste, Gaztañeta, Lekeriketa, Gazeta, Aidazu, Berriozabaleta, Iguria, Berrio, Zenita eta Miotan gauzatuko dira lanak.

Aldi berean, Udalak elbarrituentzako plaza berriak sortu eta dagoeneko daudenak hobetzen hasiko da hurrengo egunotan.