Albisteak

 

Buzkantz parkean kokatuko den Skate Parkerako ekarpenak jaso asmoz, Elorrioko Udalak bilera bat egingo du ostiral honetan herriko gazteekin, beraiek ere ekarpenak egin ahal ditzaten. Proiektuaren erredakzioa lizitatuta dago dagoeneko, eta barne bilera batzuen ondoren, fase aurreratu batean dago.
 
Dena den, eta aurrera egin aurretik, udal arduradunek proiektuaren ezaugarriak kontrastatu nahi dituzte herriko gazteekin. Horretarako, bilera bat antolatu dute ostiral honetarako, 18:30ean, ‘Ametsola’ gunean.

“Besteak beste, Buzkantz parkea gazteentzako aisialdi gunea izatea ere nahi dugu, eta, horretarako, behar-beharrezkoa ikusten dugu proiektua beraiekin batera lantzea. Dena prest daukagu parkearen obrak hasteko, eta soilik URAren, Euskal Ur Agentziaren, baimena jasotzea falta zaigu. Behin ditugunean, elorriarrok birika berde bat izango dugu herrigunearen erdian”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.