Albisteak

 
Maiatzaren 3tik 31ra Iturri Kultur Etxea.


Idoia Zubia, Nantes hirian bizi den eta arbaso elorriarrak dituen ilustratzaile eta margolaria da.
15 urtetik gora daramatza moda, dekorazio- eta ehun-munduan beharrean.
Bere artelan azpimarragarrienetariko bat Givenchy etxearentzat egindako bat da: Beyonce abeslariarentzat eskuz margotutako soineko bat, MET sarietan (NY) jantzi zuena.
Idoiak erakusketetan, “ikusiezina” den mundua zalantzan jartzen du eta amets batean egitera gonbidatzen du ibilbidea.
Sarritan, Japoniara egindako bidaietan aurkitzen duen inspirazioan abstrakzioa figurazio modura aztertzen du, eta oraintsuago eskulturak eta maskarak egiten hasia da.

Elorrion, 2018 urtean Ageneko Arte Ederretako Museoan antolatu zen “Yume” izeneko erakusketako piezak erakutsiko ditu, hala nola, oraingo erakusketa honetarako egindako pieza batzuk. Bestalde, ilustrazioen erreprodukzioen bere bilduma ere ekarri du gurera.
Erakusketa honek gonbidatzen du ikusgarria eta ikusiezina diren munduen arteko mugan ibiltzera. Ibilbidea antolatzen da gure mundutik izpirituen mundura egiten den bide modura.