Albisteak

 

Elorrioko Udalak Hilekoa gorria ote izena daraman erakusketa antolatu du. Erakusketa 2019ko martxoa osoan zehar ikusi ahal izango da Iturri Kultur Etxean goizeko 9:30etik gaueko 9ak arte astelehenetik ostiralera eta 10etatik 13ak arte larunbatetan. Erakusketaren gaia hilekoa da.

Oharra

“Emakume” kategoria erabiltzen dugu, tradiziozko “emakume-gizon” dikotomiatik kanpo dauden beste identitate eta adierazpen anitzak daudela (trans, “queer”, bollerak…) onartzen, eta horiei ere ekimen honetan lekua egiten.

Utilizamos la categoría “mujer” reconociendo que existen otras identidades y expresiones (trans, “queer”, bolleras…) fuera de la dicotomía tradicional “mujer-hombre” y aceptando todas ellas en esta iniciativa.

Helburuak

- Hilekoa tabua dela ikustaraztea

  • tabu hori patriarkatuaren eraikuntza dela erakustea eta baita ikuspegi feministatik erakustea ere
  • tabutasun hori emakumeon subjetibitatetik enfokatzea

- Presentzia zein ausentziaz bizi dutelarik, Elorrioko emakumeen hilekoari buruzko esperientzien erakusleiho izatea gorputz biologikoak, sozialak, ekonomikoak,….

- Hilekoa gorputz desberdinetan ikustaraztea:

  • gorputz biologikoan (zikloak, menopausia, gaixotasuna dagoenean, amenorreak…
  • gorputz sozial eta kulturalean (tabuak, mitoak, trans, gizonak,  desberdintasun historikoa eta kulturalak, adierazpen artistikoetan, transmisioa…
  • gorputz ekonomikoan (hilerokoaren merkantilizazioa, zergak, kirolean,…¡
  • gorputz politikoetan (feminismoaren aldarrikapenak, praktikak eta diskurtsoak)
  • nire gorputzean (lehen aldia, bizipenak, sexu-harremanak,…)

 Erakusketaren planoa (PDF 881KB)
 Miren Amuriza Plazaren testua (PDF 728KB)
 Erakusketaren sarrera testua (PDF 1,05MB)