Albisteak

 

Iaz ekindako bideari jarratuz, elorriarren artean dagoen aniztasun kultura balioan jarri eta bultzatzeko ekitaldi bat antolatu du Udalak ostegun honetarako. “Kontran ez dut ezer, baina…” lelopean, zenbait herritarren artean egon daitezkeen hainbat aurreiritziri aurre egin nahi die udalak, eta horretarako bi urte hauetan bildutako hainbat ondorio plazaratuko ditu. Arriolan burutuko da ekitaldia, 19:00etatik aurrera.

Izan ere, bi urte hauetan elorriar berrien eta urte gehixeago daramatzaten elorriarren artean zer-nolako harremana dagoen aztertu du Udalak. Lehen urtean, elorriar berrien iritziak bildu zituen elkarrizketa eta foro ezberdinen bitartez. Fase horren azken ekitaldia Arriolan egin zuten, musikaz, antzerkiz eta hilabete horietan bildutako elkarrizketekin eginiko dokumental batekin.

Azken hilabeteetan, berriz, Elorrion jaio edo duela 40 urte baino gehiago etorri zirenak elkarrizketatu dituzte. “Garai batean mundutik Elorriora etorri ziren bezala, joan ginen garai batean Elorriotik Mundura. Nork daki, aurrerantzean etorriko diren edo joan beharko dugun. Beharbada, biak izango dira”, adierazi du Txus Arrieta Gizarte arloko zinegotziak.

Bi diagnosiak egin ostean, herrian ezarrita dauden hainbat aurreiritzi nabarmenduko dira ekitaldian. Horretarako, antzerkia, marrazkigintza edota zuzeneko musika izango dira bidelagun.