Albisteak

 

Eguberri parekideak eraikitzen. Egun hauek bizitzeko ditugun moduak, balio jakin batzuen arabera ospatzen ditugu, kontsumismoak eta irizpide sexistak botere handia hartzen dutelarik.

Esku-orri honetan parekidetasunean oinarritutako Eguberri aske batzuk bizitzeko aholkuak laburbiltzen dira.

  1. Guztiok ospatu, guztiok gozatu
  2. Kontsumo arduratsuen jendartea
  3. Ohituren inguruan hausnartzen

Gainera, informazio-gunea jarri eta mezu anitzekin txapak sortuko ditugu. Etorri gurekin!

Eguna: Urtarrilak 3, osteguna
Ordua: 11:00-13:00/17:00-19:00
Lekua: Elorrioko plazan

 Esku-orria deskargatu (PDF 1,04MB)