Albisteak

 
  1. Elorrioko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak atsekabez hartu du pertsona baten lan-istripuaren ondoriozko heriotzaren berria,Elorrion lanean ari zela ezbeharra izan eta gero. Elorrioko Udalak elkartasuna helarazi nahi die langilearen senideei, lankideei eta lagunei.
  2. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari heriotzaren arrazoiak argitzeko eskatzen diogu.
  3. Elorrioko Udalak salatu nahi du istripuak, kosta ahala kosta, eta guztiaren gainetik, ekidin beharra dagoela, lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak.
  4. Elorrioko Udalak ezinbestekotzat jotzen du lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.
  5. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinatuta, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.
  6. Elorrioko Udalak gertatutako istripua salatzen du, eta era berean, heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko deitu daitezkeen ekimen guztietara atxikitzen da, eta Elorrioko herritarrei ere dei egiten die ekimen horietan parte hartzera.

Adierazpen instituzionala (PDF 68KB)