Albisteak

 
“Kabi Biluziak”. Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalek ekoitzi eta zuzendutako dokumental honek INDARKERIA MATXISTAren errealitate latza ezagutzera eman nahi du. Fikzioa, errealitatea, jendearen parte hartzea eta indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak entzun eta ikus ditzakegu, arazo honetatik atera daitekeela erakutsiz. Arazoa kalera ateratzen eta emakume hauen bizipenak eta esfortzua goraipatzen euren mina erreparatzeko bidea erraz dezakegu.

Oharra: Elorrion egon den eraso matxistaren harira, Elorrioko Mugimendu Feministak kontzentrazioa deitu du hau gaitzesteko bihar osteguna, hilak 15erako, arratsaldeko 19,00etan.   Beraz KABI BILUZIAK dokumentala 18,30etan eman beharrean, 19,15era atzeratzea adostu da, kontzentrazioa amaitu eta segituan.

Eguna: azaroaren 15a
Ordua: 19:15
Lekua: Iturri Kultur Etxea
Euskaraz
Sarrera librea