Albisteak

 

‘Ametsola’ izeneko gunea haurrentzako, horien gurasoentzako eta nerabeentzako txoko izango da epe laburrean, bertan bilduko baitira ‘Hazigune’, ‘Hezigune’ eta ‘Gozagune’ txokoak, Modu horretara, orain arte San Juan kalean zegoen Ludoteka zerbitzua berritu, egokitu eta beste hainbat eskaintzekin osatuko da, adingabekoei aisialdi zerbitzu integrala eskainiz.

‘Ametsola’k adin-tarte ezberdinetarako hiru ardatz izango ditu:

  • Hazigune: Adintxikiko ume zein gurasoentzako gunea: Gune honek guraso eta umetxoen arteko aisialdia sustatuko du, gune estali bat eta bien arteko jolasgune moldagarri bat eskainiz. Ezaugarri berezi bat izango du: baliabide ezberdinak eskainiko dira, betiere gurasoen interesak eta nahiak errespetatuz.
  • Ikasgune: Ikasleentzako errefortsu gunea: Herriko ikastetxeekin elkarlanean, gune honetan errefortsu saoiak eskainiko zaizkie ikastetxeekin halaxe adostu duten ikasleei.
  • ‘Gozagune’: Nerabeentzako asteburuetarako aisi-gunea: Asteburuetan aisialdi eskaintzarik ez daukaten nerabeak jasoko ditu espazio honek. Modu horretara, epeletan egotea ahalbidetu eta beraientzako ekintzak antolatuko dira.  Eskaintzan lokalaren barruan zein aire zabalean burutzeko jarduerak egongo dira, eta ahal den neurrian herriko eragile ezberdinekin elkarlana sustatuko da.

“Hauspo baten antzera, San Juan kaleko lokalean aire freskoa jaso, tokia eman eta indarrez ufa dezala nahi dugu, Amestutako Elorrio horretan haurrek eta nerabeek ere bere tokia izan behar dutelako. ‘Ametsola’ izena izango duen gune honekin adingabekoek aisialdirako eskaintza bat izatea bultzatu nahi dugu. Etorkizuneko Elorrion gure haurrak eta nerabeak zaindu nahi ditugu, eta gune hau helburu horrekin pentsatu da”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.