Albisteak

 

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 9. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian,  erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Informazio gehiago esteka honetan eta Beldur Bariken webgunean.