Albisteak

 
  1. Lehiaketa honetan 18 urtetik beherako elorriar guztiek parte hartu dezakezue.
  2. Lehiaketa 2018ko urriaren 1ean hasi eta urte bereko abenduaren 7an bukatuko da.
  3. Bi luburu irakurri beharko dituzu gutxienez, zuk zeuk aukeratutakoak. Baldintza bakarrak honako hauek dira:
    1. Aukeratutako liburua zure adin-esparrukoa izatea.
    2. Aukeratutako liburua liburutegiko katalogoan egotea (liburutegiko langileoi kontsulta diezagukezu).
  4. Aukeratutako liburu bakoitzarekin emango dizugun fitxa bete eta liburutegira bueltatu azter dezagun. Lehenengo fitxa azaroaren 23a baino lehen entregatu behar da. Jasotako fitxen kopurua zein kalitatea hartuko ditugu kontutan sariak ematerako orduan.
  5. Lehiaketa bukatzen duzuen partaide guztiekin sari banaketa jaia ospatuko dugu abenduaren 14an Iturri Kultur Etxean.
  6. Lehiaketan zehar gerta litezkeen gora-beheren konponbidea liburuzainaren eskuduntza izango da.
  7. Lehiaketan parte hartu ahal izateko oinarri hauek guztiak onartu beharko dituzu.

Informazio gehiago:

Iturri Kultur Etxea
Elizburu kalea, 18
Tel.: 946 032 032
liburutegia@elorrio.eus

Oinarriak deskargatu (PDF 882KB)