Albisteak

 

Elorrioko Udalak bizikletak garbitzeko gailua ireki du kiroldegi atzealdean. Izan ere, Esku Pilota eta areto futboleko taldeentzako eraikitako aldagelak aprobetxatuz, mendian ibiltzen diren bizikletak garbi izateko gunea atondu du. Horrez gain, kiroldegiaren alboan izanik, kanpotik datorren jendeak dutxa soilik erabiltzeko eskuragarri dagoen sarrera erosi ahalko luke.

Gunean bertan erabilera arau minimo batzuk adierazten dituen kartela jarriko da, jendeak erabilera arduratsua eginez gero, instalazioa irekita egongo baita giltzik eskatu gabe.