Albisteak

 
Elorrioko Ferixa Nausikoetarako egiten den kartel lehiaketarako beste irabazle bat aukeratu da: Sabina Aizpuru Agirre elorriarrak eginiko ‘Danontzako’ izeneko lana. Izan ere, hasiera batean irabazle suertatu zen ‘Barazki Festa’ri zegokion saria bertan behera uztea erabaki da, egileak, Anboto-k –saria Anboto-k eskaintzen du– eta Udalak hala adostuta. Erabaki hori kartelaren jatorri artistikoagatik hartu da, eta hiru aldeek egin dute bat bertan behera uzteko erabakian.