Albisteak

 
Elorrioko Argiñetako ermitaren teilatua konpontzen hasi dira duela egun batzuk, Udalaren eta Argiñetako kofradiaren hitzarmen baten ondorioz. Modu horretan, egoera kaxkarrean zegoen teilatua konpondu eta ermita egoera onean mantentzeko balioko dute lanek. Horretarako, 50.000 euro bideratu dira lanetara.