Albisteak

 

LGTBIren kolektiboarekin, feministekin eta tokiko aktibistekin genero eta transgenero gaia lantzen duen proiektu-ikuskizun parte hartzailea eta performance-a.

Helburua disidente eta bazterreko gorputzak eta pentsamoldeak erdigunean jartzea da, baita honako hauek jorratzea ere: sexualitatearen onarpena; generoaren desagerpena, desberdintasunak desagerrarazteko; gorputz berean emakume, gizon edo beste inor izateko esperientzia.

Badira 3 dantzari profesional eta 4 boluntario. Hasieran, mugimenduaren inguruko tailer bat egiten da, genero eta transgenero gaia lantzeko; hortik, 4 lagun aukeratuko dira ikuskizunean boluntario gisa parte hartzeko.

ZUZENDARIA ETA INTERPRETEAK
Catalina Carrasco, Elena Lalucat, Reinaldo Ribero

TAILERRA
• Egunak: ekainaren 16 eta 17a
• Ordua: 10:00-14:00
• Lekua: Arriola Antzokia
• Prezioa: 5€
• Hizkuntza. gazteleraz
• Jasotzaileak: interesa duen edonor
• Izena emateko azken eguna: ekainaren 4a / berdintasuna@elorrio.eus / 94 657 08 09

ENTSAIOAK. Tailerretik aterako boluntarioekin ikuskizuna prestatzeko:
• Egunak: ekainaren 18, 19, 20 eta 21
• Ordua: 19:00
• Lekua: Arriola Antzokia

IKUSKIZUNA: CROTCH
• Eguna: ekainaren 22a
• Ordua:20:30
• Lekua: Arriola Antzokia
• Prezioak: 10€/ 8€ bazkideak/5€ gazteak eta jubilatuak/ 0€ tailerraren partaideak