Albisteak

 
Maiatzaren 17a lesbofobiaren, homofobiaren eta transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, 1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendetatik ezabatu zuelako.

Horregatik guztiagatik, orientazio sexualagatik eta genero identitateagatik bazterkeriaren aurkako nazioarteko egun hau aldarrikatu nahi dugu. Horretarako, maiatzaren 18an, Arriolako Ateneoan Silvia Palumbok kontzertua eskainiko du.

Silvia Palumbo (1963), Argentinako pampan jaiotako kantautorea dugu, artista musikala eta feminismoan trebatzailea. Diktadura militarraren azken nerabeen belaunaldiko eta Argentinako lehen talde lesbiko-feministako partaidea da (Las Lunas y Las Otras 1990-2011). Bere musika adeigabekoa da folklore argentinar eta latinoamerikarren erritmo desberdinak uztartzen dituelako; gainera, bere testuetan ikusezinak, baztertuak, txarto tratuak direnei bizitza ematen die.

Perkusioak (djembé, gorputz-perkusioa, kotidiafonoak) eta hari-instrumentuak (gitarra eta Venezuelako “cuatro”a) erabiltzen ditu, baita bere ahots goxoa ere. Gutxien ezagunak diren Hego Amerikako eta Caribeko emakume sortzaileen abestiak batu ditu, haien ekarpenak goraipatzeko.

Informazio gehiago

 

Kartela ikusi (PDF 484KB)