Albisteak

 

Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia jakin berritan, non 2016ko uztailaren 7an hainbat gizonek emakume bat bortxatu zuten, Elorrioko udaleko bozeramaile batzordeak honakoa adostu du:

Lehenik.- Udal honek eta Elorrioko herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.

Bigarrenik.- Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu eta bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, gure babesa erakutsi nahi diegu aipaturiko sententzia inpugnatu edo inpugnatuko duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.

Hirugarrenik.- Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean eta Justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu.

Laugarrenik. - Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu  eta, era berean, Elorrioko herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen.

Bosgarrenik.- Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka.

Elorrio, 2018ko apirilaren 27a

Udal adierazpena(PDF 157KB)