Albisteak

 

Elorrioko nagusiek parke osasungarriak erabiltzen irakasteko ikastaroa antolatu du herriko udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Maiatzaren 7an hasiko den kurtsoa zortzi saioz luzatuko da, eta saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du.

Erabiltzaileak Aldatsekua parkeko Adinekoen Egoitzan bilduko dira, astelehenero 9:30ean.

Izena emateko, apirilak 27ra arte

Ikastaroa dohakoa izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko, 95 658 27 12 telefono zenbakira deitu, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) edo Iturri Kultur Etxera joan ala kirola@elorrio.eus helbide elektronikora idatzi beharko da. Izena emateko azken eguna apirilaren 27a izango da.