Albisteak

 

Igande honetan, hilak 15ean, Elorrioko Udalak antolatuta, herritarren artean jarduera fisikoaren praktika sustatzeko laugarren ekimena burutuko da. Oraingoan, Elorrioko herritar guztiek bizikletaz gozatzeko aukera izango dute.

Banaka, taldean, familian edota lagun giroan, igandean 11:00 etan, herriko plazan elkartuko gara bizikletarekin goiz eder bat pasatzeko. Elorrio inguruan ibilbidea egin eta gero, norberaren abileziak probatzeko aukera ere izango da.

Egunerokotasunean, herri barnean egin beharreko desplazamenduetarako, bizikletaren erabilera sustatzea izango da jardunaldi honen helburu nagusia.

Kartela (PDF 113KB)