Albisteak

 

Egun hauetan, Elorrioko ikastetxe ezberdinetako ikasleak zuhaitzak landatzen aritu dira Zumelegi errekaren ertzetan. URA agentziak, Agenda 21-ek eta Elorrioko Udalak martxan jarritako ekimen honi esker, San Agustin auzo inguruan aritu dira, bertatik igarotzen den errekaren ertzetan zuhaitz berriak landatzen.

Lizarrak, hurritzak eta haitzak landatu dituzte ikasleek, landare horiek duten finkatze ahalmenagatik, Hala ere, landatzen hasi orduko, jakinarazi zaie mota horretako landareek zer-nolako garrantzia daukaten errakaren egunerokotasunean, uraren higadura murrizteko edota animalia mota ezberdinen ernaltzerako, besteak beste.

Idoia Buruaga alkateak ere ikasleek eginiko lana lehen pertsonan ikusteko aukera baliatu du, eta balioan jarri du horiek egindakoa.