Albisteak

 

2018ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan ipini du Elorrioko Udalak.

70x50ko lana digitala aurkeztu behar da udaletxeko erregistroan. Epea maiatzaren 31ra artekoa da.

Azken urteotan bezala, bi era uztartuko dira kartel irabazlea aukeratzeko: herritarrek botoa emango dute Iturri Kultur Etxean ipniko den erakusketan eta epaimahai teknikoa ere egongo da.

Ez dira erakutsiko sexuaren araberako rolak eta estereotipoak erreproduzitzen edota komunikazo sexista darabilpen proposamenak.

Epaimahaia paritarioa izango da eta euskaraz arituko da.

Saria 500 eurokoa da.

Oinarriak deskargatu (PDF 628KB)