Albisteak

 

Eguna: Martxoak 20, asteartea
Tokia: Udaletxean
Ordua: 19:00etan

‘Laumunarrieta’ elkartea elorriar talde batek Udalaren laguntzaz martxan jarri duen Memoria Historikoaren inguruko elkarte berria da. Elkartearen helburua da Memoria isilpekotik eta ahazturatik deshobiratzea. Horretarako, Udalak eta elkarteak urte osorako lan plangintza bat martxan jarri dute elkarlanean.

Horrez gain, iaz lehen aldiz martxan jarritako Memoria Historikoaren Astearen edizio berria aurkeztuko da.

Aurkezpenean ‘Laumunarrieta’ elkartearen ordezkariak eta Idoia Buruaga alkatea zein Txus Arrieta Gizarte arloko zinegotzia izango dira.