Albisteak

 

“Iberalia” eta “Efusion” enpresak Durangaldeako herrietan etxerik etxe bisitak egiten ari dira etxeko argiztapena eta argi efizientziaren inguruko ikerketak eskainiaz, eta era berean etxeetako argiztapena LED argietara aldatzea eskainiz.

Bisita hauen arira, Durangaldeko Informazio eta Kontsumorako Bulegoak hainbat kontsulta jaso ditu jadanik. Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko bulegoak argitu nahi du ez dela egia 2016ko efizientzia energetikoaren inguruko normatibaren ondorioz etxeko argiak LED argietara aldatzeko derrigortasuna dagoenik. Ez da derrigorrezkoa etxebizitzetan argiteria aldatzea eta ezta ere horrelako bisitak norberaren etxean jasotzea.